XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA.

Tramitatzeko Lehiaketa irekirako DEIALDIA I.E.E.ko ikastetxeetarako tresneria, hezkuntz materiala eta altzariak hornitu, entregatu eta instalatzeko kontratuen adjudikaziorako.

1.- Xedea.

1987ko Maiatzaren 20an erabaki du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Baliabide Zuzendari J. T. A.ak, L.H.ko Ikastetxeetarako tresneria hornitu, entregatu eta instalatzeko kontratuen adjudikaziorako lehiaketa.

Kontratuen xehetasunak Oinarri Teknikoen Pleguan agertzen dira, bere zenbatekoa 57.226.600 pztakoa izanik.

2.- Lehiatzaileentzat interesa duten agiripaperak.

Administrazio klausula Bereziak nahiz lote bakoitzaren Oinarri Teknikoen Plegua, proposamenak aurkezteko epea irekita dagoen bitarteko, astegunetan eta bulego orduetan azter daitezke Hezkuntzarako Lurralde Ordezkaritzetako Kontratazio Unitateetan.

Gasteizko Hiribidea 57-59 GASTEIZ
Lasala Plaza, 2 DONOSTIA
Gran Vía, 85 BILBO.

3.- Proposamenak Aurkeztea.

Proposamenak entregatu behar dira Hezkuntzarako Lurralde Ordezkaritzetako Kontratazio Unitatean.

Aurkezteko epea: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi, eta 1987ko Abuztuaren 24eko 12etan amaituko da.